Asier AIESTARAN
Saskibaloia

ACB Ligak hamabi talderekin azken fasea jokatzea onartu du

Egoitza erabaki gabe dagoen arren, guztira 33 partida jokatuko lirateke bi astean, Bilbao Basket eta Baskonia tartean direla.

ACB Saskibaloi Ligak aurtengo denboraldia amaitzeko ildo nagusiak onartu zituen, aho batez, modu telematikoan egin zuen batzarrean. Aurrez jakinarazi zuten moduan, asmoa hamabi talde onenak egoitza bakarrean bildu eta txapelduna lehiaketa motz baten bitartez erabakitzea da.

Zehazki, hamabi talde horiek bi multzotan banatuko lirateke, ACB Liga gelditu behar izan zenean indarrean zegoen sailkapena nolabait errespetatuz. A multzoan Bartzelona (1), Tenerife (4), Bilbao Basket (5), Baskonia (8), Unicaja (9) eta Joventut (12) sartuko dira; B multzoan Real Madril (2), Zaragoza (3), Andorra (6), Valentzia (7), Burgos (10) eta Kanaria Handia (11).

Multzo bakoitzean talde bakoitzak bost partida jokatuko lituzke, denak denen aurka itzuli bakarrera, eta multzo bakoitzeko bi onenak finalerdietarako sailkatuko lirateke. Bai finalerdiak, baita finala ere neurketa bakarrera jokatuko dira, modu horretan bi astean guztira 33 norgehiagoka jokatuz.

Egoeraren arabera

Lehiaketak egoitza bakarrean bilduko lituzke hamabi taldeak. Kanaria Handia prest agertu zen antolatzaile lanetarako, Covid-19ak espainiar Estatuko beste inguru batzuetan baino eragin txikiagoa izan duela argudiatuz, baina Andorra ere antolatzaile izateko prest agertu zen atzoko batzarrean antzeko arrazoiak mahai gainean ipiniz.

Lekua erabaki gabe dagoen arren, ACBk epemuga jakin batzuk onartu zituen. Alde batetik, maiatzaren 31 izango da beranduenez lehiaketa egingo den ala ez erabakitzeko eguna –ordurako ezin bada jokatzea ziurtatu, Liga bertan behera geldituko da eta ez da txapeldunik izango–.

Bestetik, azken fasea uztailaren 10erako amaitu beharko da eta taldeek gutxienez hiru aste izango dituzte lehiaketa ahalik eta ondoen prestatzeko.

Jaitsierarik gabe

Batzarrean baieztatutako beste puntua jaitsierarik ez egotearena izan zen, baina ez zuten zehaztu igoerarik izango den ala ez. Afera horrek zuzen-zuzenean eragiten dio Gipuzkoa Basketi, ACB Ligara igotzeko aukera aparta zuelako aurten, baina horretan Espainiako Federazioak ere izango du zer esana.

«Klub guztiek ulertu dute Ligaren heren bat jokatu gabe ezin dela talderik mailaz jaitsi», azaldu zuen ACBren komunikatuan Antonio Martin presidenteak, Espainiako Kirol Kontseiluarekin «harreman eta sintonia etengabean» daudela gaineratuz.

Gipuzkoa Basketentzat aukera bakarra maila nagusian 18 taldetik 20 taldera igarotzea litzateke, baina ACB Liga beti agertu izan da horren aurka, Europako lehiaketak tarteko –Euroliga batez ere– talde nagusiek egutegia oso betea izaten dutelako.

 

Críticas de todos los gustos al nuevo documental sobre Michael Jordan

Netflix estrenó entre el domingo (Estados Unidos) y el lunes (Estado español) “The Last Dance”, su esperado nuevo documental sobre Michael Jordan. Concretamente, se han estrenado los dos primeros capítulos de los cuatro que forman el trabajo, capítulos que han recibido críticas de todos los gustos por parte de los espectadores.

El documental venía publicitado por la larga entrevista mantenida con el exjugador de los Chicago Bulls y, sobre todo, por descubrir imágenes inéditas del último anillo de Jordan con la franquicia de Illinois. No obstante, muchos aficionados lamentaron que no aporta nada nuevo sobre momentos clave de su vida como la muerte de su padre y su posterior retirada en 1993.

Quizás por ello, el pasaje que más se extendió en las redes fue el momento en que Jordan cuenta que, siendo un recién llegado y en pretemporada, se encontró a varios jugadores del equipo en el hotel con «rayas de cocaína por todos lados, pipas de marihuana, mujeres...».

GARA analizará el film en profundidad tras ver los otros dos episodios.A.A.