Berrogeigarren urteurrena gogoan
Heldu den ostegunenean euskal mendizaletasunaren oroimenean itsatsita dagoen pasarte bat, urrezko letrekin idatzi zena, gogoan izango dugu. 1980ko maiatzaren 14a da. Hain zuzen, Martin Zabaletak “herri oso bat gailurrera” eraman zuenekoa. Mendizale hernaniarrak munduko mendi garaienaren gailurra, Everest, zapaldu zuen. Hori egiten lehen euskalduna izan zen.
Espedizio horren nondik norakoak komiki formatuan jaso zituzten duela bi urte Sua Edizioak argitaletxeak eta Mendi Film Festivalek. Eta ekoizpenari “Everest: herri oso bat gailurrean” izena jarri zioten.
Komikia osatu duten bi protagonistak Cesar Llaguno eta Ramon Olasagasti dira. Bata, trazu iradokitzaileetan oinarritzen da; bestea, berriz, gidoian. Eta biek ala biek, oso era xumean, talde oso batek lortutako goi horretara eramaten gaituzte. Zabaletak eta harekin zihoan Pasang Temba xerpak euskaldunek aspalditik irrikatutako lorpena sinatu zuten. Bide luze eta neketsu baten azken urratsa izan zen: oztopo politikoak, Tximist espedizioaren lehen saialdi hura, erorikoak, beldurrak, zalantzak... Azkenean, ikurrina munduko mendi garaienean altxatu zuten. Eta horrek herri oso batek goia jotzera eraman zuen, sentimendu eta zirrara deskribaezinean. Talde lanaren garaipena izan zen balentria hura, euskaldunek eta xerpek soka berera loturik urratutako bidearen azken mugarria.
Komiki honetan ez dituzu aurkituko “gailur” horren inguruko xehetasun guztiak; alabaina, pasarte seinalatu batzuk gogoratzeko aukera bikaina eskaintzen du.

Apuntes para observar el primer eclipse solar total visible en un siglo

Hibai Rekondo abeslaria zendu da

Gimeno lleva al borde del desgarro al Gobierno de Chivite por las ikastolas

EH Bildu traza un plan para atajar el problema de la vivienda en 10 años
