A.E.
BERROGEIALDIRAKO ANTZERKIA

Berrikusi beharrekoa

Hamalau mila lagunek ikusi zuten antzokietan estreinatu zenean, duela hiru urte, eta 60 emanaldi egin ondoren, zuzenekoen aroa itxitzat eman eta internetera igo zuten. Antzokiak itxita dauden bitartean, Eskenak (Euskal Ekoizle Eszenikoen Elkarteak) asteburuero proposatzen dizkigun emanaldien artean, guk hauxe gomendatu nahi dizugu, merezi baitu-eta lan hau berreskuratzeak.

2017ko martxoaren 27an, hau da, Antzerkiaren Egunean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatu zuten emanaldia da ikusgai dagoena. Egun horretan muntaketa honek Donostia antzerki saria jaso zuen.

«Eta nor da Franco?» galdera behin eta berriz entzuten da antzezlanean. Galdera horri zuzenean erantzun gabe, frankismoaren oroimena eta herentzia lantzen dira obran, ospitale bateko pertsonaien bitartez. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzi zuten gidoia, Ximun Fuschek zuzendu eta ekoizpenean Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeak elkartu ziren.