Sol Pico handiarekin

Berrogeialdiak Sol Pico dantzari eta koreografo katalanaren konpainiaren 20. urteurrena ere zapuztu du. Edo hori ematen zuen hasiera batean, azkenean ez baita horrela izan. Ikusleekin konektatzeko gaitasun handia du egile honek; bere ibilbide oparoan hala erakutsi du. Abangoardiako dantza landu du baina, beti, eta ez dakigu zehazki nola, ulerterrazak egiten dira bere koreografiak, gertukoak oso, umore ukitu propioarekin.
Hogei urte betetzea ospatzeko modukoa denez, batez ere kulturaren mundu zail, eder eta ezkor honetan, Sol Pico ez da kikildu. Esaterako, etxetik bideoak sareratu ditu; batean, covid-19aren eraginez hildakoen inguruko koreografia bat sortu du; beste batean, etxean dauden adinekoekin gogoratuta, bideo sorta batzuk prestatu ditu etxean dantza pixka bat eginez mugi daitezen. Era berean, bere sare sozialetara 20 urte oparo hauetan gauzatu dituzten koreografiak igo ditu, eta Instagram TV-n astearte, ostegun eta larunbatero grabatutako koreografiak plazaratzen ditu.

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
