Haritz LARRAÑAGA
MUG

MUGA INGURUKO HERRIETAN «GARAI BATEKO EGOERAK» BIZI IZAN DITUZTE

AUZOKIDEEN ARTEKO HARREMANAK ETENDA IZAN OSTEAN, OHIKO PASABIDEAK ERABILI AHAL IZANGO DITUZTE MUGAREN BI ALDEETAKO BIZTANLEEK AURRERANTZEAN. BERAKO AUZAPEZAK, «GARAI BATEKO EGOERAK» BIZI IZAN DITUZTELA NABARMENDU DU. BAIGORRIKO AUZAPEZAK, OSTERA, «KALTE EKONOMIKOAK» AZPIMARRATU DITU.

Bai Estatu frantsesak bai Estatu espainolak mugak itxi zituztenetik, mugaren bi aldeetako herrien arteko harreman naturalak erabat etenda izan dira eta mugaz gaindiko langileek zailtasunak izan dituzte. Muga igarobideak ixten martxoaren 17an hasi ziren, eta, apirilaren 11tik aurrera, soilik lau pasabide erabili ahal izan dira Euskal Herrian: Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiagoko zubia, Biriatuko ordainlekua, Dantxarineko eremua eta Donibane Garazikoa. Gainontzeko pasabideak guztiz itxita edo kontrolatuta izan dira, eta horrek eragin handia izan du bertako biztanleen egunerokoan. «Azken urteetan izan dira ezohiko uneak. G7aren gailurra izan zenean ere mugak itxi zituzten, baina oraingoa bezalakorik ez dugu ezagutu historia hurbilean», aitortu du Aitor Elexpuru Berako alkateak.

Izan ere, Bera Lapurdiko herriekin lotzen duten bi bideak itxita izan dira. «Ibardinen militarrak ziren eta bidea erabat itxia zen. Lizuniagan, ostera, kontrolak baziren, eta herritarrak poliziak ez zeuden uneen zain izan dira pasatzeko, beraz, aspaldiko garaietara itzuli gara», jakinarazi du Elexpuruk.

Azken asteetan hainbat gestio egin behar izan ditu Berako alkateak mugaz gaindiko langileei mugikortasun baimenak lortzeko, eta itzultzaile lanak ere egin behar izan ditu. «Sarako auzapezak laborari bati egindako salbokonduktoa frantsesez zegoenez, guardia zibilak ez zuen ulertzen eta pertsonalki esku hartu behar izan nuen laguntzeko».

Aspaldiko kontuak oroitarazten dituzten anekdoten artean, honako adibidea jarri du Elexpuruk: «Militarrek Ibardinen ezarri zuten haien kanpalekua eta ‘eltzetzuak’ lehen aduana zegoen lekura jaisten ziren, Pio Barojaren familiaren itzea etxeko atarira alegia». Argitzearren, “eltzetzu” deitzen diete guardia zibilei Bortzirietan, sasoi batean eltze batekin joaten baitziren mendira muga zaintzera.

Muga itxi aitzin Berako Udalera deitu zuen Guardia Zibilak, Ibardinen izango ziren militarrei ostatu emateko herrian lekurik bazen galdetzeko. Baina Elexpuruk ez zirela ongi etorriak jakinarazi zien, eta, ondorioz, kanpalekua Ibardinen muntatu zuten.

Auzapezak kontatu duenez, «ez dute eremurik desinfektatu edo zerbaitetan lagundu, herrian eta mendiko bidexketan ibili dira, eta biztanleengan ezinegona eragin dute, baina ez dira herritarrekin sartu».

Jendarmeak zorrotzago

Azken hilabeteetan jendarmeek izan duten jarrera «oso zorrotza» izan dela salatu dute herritarrek. «Mugaz gaindi lan egiten dutenekin malguago jokatu dute espainiarrek», argitu du Elexpuruk. «Hemen arazoak izan dira, baina nik dakidala ez dute isunik jarri. Zugarramurdin, ordea, isunak jarri dituzte jendarmeek», gaineratu du.

Aitzitik, Jean-Michel Coscarat Baigorriko auzapezaren esperientzia bestelakoa izan da. «Helikopteroa mendiak zaintzen ibili den arren, Izpegiko lepoan polizien presentzia urria izan da». Baigorriko auzapezak muga pasatzeko baimen bakarra eskatu zion prefeturari: «Hegoaldean zendu zen familiako baten ehorzketara joateko baimena eskatu genuen herritar batentzat, baina ez ziguten eman».

Baigorri inguruan egoera lasaiagoa izan dela erakusten duen adibidea, maiatzaren 30ean eman zen. Mexikortxo(r) Band taldeko kideek hiru hilabete zeramatzaten rantxerak jotzeko elkartu gabe taldekideen artean mugaren bi aldeetako kideak baitaude. Bada, “Muga, Langa, Boga, Sega” goiburuko idatzia kaleratu zuten Izpegiko lepoan eskaini behar zuten kontzertuaren berri emateko eta erantzun zabala jaso zuten. Kortxoak erre, patillak eta biboteak marraztu eta mexikarren txapelekin babestuta, hesi artean egin zuten emanaldi berezia.

Kalte ekonomikoak

Baigorriko zein Berako auzapezak mugaren itxierak bertako ekonomian izan duen eragin kaltegarria azpimarratu dute. «Erosketak ezin izan ditugu ohiko moduan egin. Elizondon lan egiten duten herritarrek arazoak izan dituzte eta Hegoaldeko bezeroak dituzten dentistek ere bai», adierazi du 1.600 biztanle dituen Baigorriko auzapezak.

Beran kolpea handiagoa izan da, 3.760 biztanle dituen Nafarroako herrian asko baitira Ibardineko saltegietan lan egiten dutenak. Elexpuruk jakinarazi duenez, «400 herritar inguruk egiten du lan udan Ibardinen. Komertzioa geldirik egon da, beraz, herriarentzat galera ekonomikoa handia izan da».

Nekazari eta abeltzainek ere trabak izan dituzte haien jarduera normaltasunez burutzeko. Gainera, herri batetik bestera joateko itzuli handiak egitera behartuak izan dira herritarrak eta kexa aunitz izan da.

Mugak irekitzean gauzak bere onera itzuliko diren itxaropena azaldu dute bi auzapezek, baina zuhurtziaz begiratzen diote etorkizunari. Baigorriko kanpalekuan ohi baino jende gutxiago dagoela ohartarazi du Coscaratek: «Hona urbiltzen den jendea iraganaldian da, muga zeharkatu aitzin geratzen da hemen eta jendeak beldurra du. Izan ere, Hegoaldean kutsatu gehiago izan dira».

Elexpururen hitzetan, «pixkanaka Iparraldeko gazteak gauetan etortzen hasiko dira eta turisten komertzioa mugitzen hasiko da, baina muga berriz itxi behar bada, inguruko herrien errealitatea eta eskaerak kontuan hartzeko eskatuko nuke».

El brote en Basurto deriva en un nuevo foco, en una comunidad religiosa

Pese a insistir en cada una de sus comparecencias que el brote detectado en el Hospital de Basurto está bajo control, ayer la consejera de Salud de Lakua, Nekane Murga, informó que este brote ha derivado en otro foco en una comunidad religiosa, con seis positivos. Precisó que «no hay contagios dentro del hospital ni nuevos casos entre los profesionales, ni entre los enfermos, pero sí hemos identificado que uno de los contactos vivía en una congregación religiosa». Detalló que «de las personas con las que tenía contacto» esta última persona, «algunas estaban en aislamiento y se les habían hecho PCR que eran negativas», pero en un segunda prueba «han pasado a ser positivas», lo que ha obligado a realizar 110 PCR «al conjunto de residentes en esa comunidad religiosa, en la que se ha detectado varios positivos».

Asimismo desveló que otro positivo de Basurto que «estaba en aislamiento» dio lugar a «tres nuevos casos positivos» entre sus contactos familiares que permanecen todos «en aislamiento».

En Nafarroa, se detectaron ocho nuevos contagios y no hubo ningún fallecido. A día de hoy, en el herrialde 30 personas permanecen hospitalizadas, de ellas 26 están en planta y 4 en la UCI.GARA

Honi buruzko guztia: MUG