Biziarteko kartzela zigorra Zeelanda Berriko eraso islamofoboengatik
Zeelanda Berrian ia aurrekaririk ez duen epai baten bidez biziarteko kartzela zigorra ezarri dio Christchurcheko Auzitegi Gorenak Brenton Tarrant supremazistari, Christchurcheko bi meskitatan iaz 51 pertsona erailtzea egotzita. Tarrantek ez du tutik ere esan prozesu guztian. Jacinda Ardern lehen ministroak zigortutakoari hil arte isilik egotea opa dio eta haren izena inoiz gehiago ere ez aipatzeko eskatu du «bilatzen duen ospea eskuratu ez dezan».

Christchurcheko Auzitegi Gorenak biziarteko kartzela zigorra ezarri dio Brenton Tarrant supremazistari iazko martxoan bi meskitaren aurkako erasoan 51 pertsona erailtzeagatik.
Zeelanda Berrian ez du aurrekaririk horrelako zigor gogorrak. Izan ere, Cameron Mander epaileak ebazpena aurkezterakoan azaldu zuenez, «Tarranten krimenak izugarriak dira. Hil arte preso segituko balu ere, ez luke beteko benetan merezi duen zigorra».
«Zu ez zara hiltzaile soil bat, zu terrorista bat zara» esan zion epaileak Tarranti. Hark, presoen uniforme grisa jantzita, zirkinik egin gabe entzun zuen epaia, agerraldi guztietan egin duen moduan. 2019ko martxoaren 15ean Al Noor eta Linwood meskitetan tiroka sartu eta egun berean atxilotu zutenetik isiltasunari eutsi dio.
Tarrantek atentatua bakarrik, antolatu zuen zehaztasun osoz, 2017an Zeelanda Berrira iritsi zenean, horrelako erailketak ezohikoak diren herrialdera. Asmoa ahalik eta odol gehien isurtzea zen, horrenbestez, ostiral batean egitea erabaki zuen, musulmanen otoitz egunean.
Sarraskia Facebooken
Egun hartan, arma erdiautomatikoak eskuetan, haurrak, emakumeak eta nagusiak gertu-gertutik tirokatu zituen, tartean hiru urte baino ez zituen eta bere aitaren hanken artean zegoen haur bat, sarraskia zuzenean Facebook bidez ematen zuen bitartean. Gainera, erasoa egin baino lehen, bere ideiak kaleratu zituen sare sozialetan eta agintariei eta prentsari bidali zizkien mezuetan, non zurien nagusitasuna aldarrikatzen baitzuen.
Koroaren fiskalak, Mark Zarifeh-k, Tarrant «dudarik gabe Zeelanda Berriko hiltzailerik handiena» dela azaldu zuen eta bere egin zuen 91 biktimaren eta senitartekoen eskaera: zigorrik handiena ezar ziezaiotela.
«Azken arnasa arte kartzelan egotea merezi du», eskatu zuen epaiketan senarra galdu zuen Haminah Tuyanek. Aden Diriyek, bere hanka artean haurra atxiki zitzaion aitak, zera esan zion hiltzaileari: «Badakit benetako justizia zain duzula hurrengo bizitzan eta askoz gogorragoa izango da».
Prozesuan zehar, Tarrantek ezusteko batzuk eman ditu, martxoan bere burua erruduntzat jo zuenean bezala, prozedura luzea saihestuz.
Atzo bertan, bere ofiziozko abokatuak azaldu zuen Tarrant ez dagoela biziarteko kartzela zigorraren aurka. Atzo, uko egin zion hitz egiteko eskubideari.
«Zuk zeuk esan zenion osasun aholkulariari zuretzat eta biktimentzat onena isilik egotea dela eta ez duzula ahaltasunik azaltzeko asmorik zigorra leuntzeko (…) Baina, bide batez, zure baitan gotorturik jarraitzen duzu, ez duzu barkamenik eskatu eta ez duzu publikoki onartu eragin duzun mina», egotzi zion epaileak.
Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak Tarrantek «bizi osoa isiltasun osoan igarotzea» merezi duela esan du. «Martxoaren 15eko trauma ez dugu erraz ahaztuko, baina espero dut gaur izango dela terrorista horren izena entzuten dugun azken eguna». Atentatuaren egunean bertan, atxilotu zutenean, Ardernek Tarrant ez identifikatzeko eskatu zuen, bilatzen zuen ospea ez emateko.
Prozesu guztian biktimek lehen ministroaren gertutasuna eskertu dute eta bere egin dute Ardernen leloa: “Bat gara”.
«Beraiek (supremazistek) gorrotoa ordezkatzen dute. Guk, ordea, maitasuna eta errukia. Oso harro gaude Zeelanda Berrian musulmanak izateagatik», adierazi du atentatu egunean Al Noor meskitan zegoen Gamal Fouda imamak.
Continental (neumáticos) fue un pilar de la guerra nazi
Un informe encargado por el segundo gigante mundial de neumáticos Continental sobre su pasado y su relación con el nazismo concluye que fue un pilar de la máquina de guerra hitleriana.
La firma aprovechó económicamente la política de movilización general y de armamento.
La empresa recurrió a 10.000 trabajadores forzosos, entre ellos prisioneros políticos, y no dudó, en los últimos años, en utilizar a presos de los campos de concentración nazis. «Como única paga casi no nos daban de comer», relata Nachum Rotenberg, deportado a Auschwitz en 1944 con 15 años y transferido a una de sus fábricas, «donde nos golpeaban y mataban». Forzaban a prisioneros a andar durante cientos de kilómetros para probar las suelas de sus botas. Quien caía era ejecutado.
El autor del informe, el profesor universitario de Munich Paul Erker, señaló que es un caso típico y citó a Volkswagen, BMW, Deutsche Bank, Siemens, Daimler (Mercedes-Benz), ThyssenKrupp e IG Farben. GARA.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
