Arraun Lagunak eta Hondarribia nagusitu dira Oriaren Traineru Jaitsieran

Eguzki ederrarekin eta ibaia ur askorekin zela azken euriteen ondorioz, jokatu zen atzo Oriaren Traineru Jaitsiera, neguko test garrantzitsuenetako bat. Emakumezkoetan Donostia Arraun Lagunak izan zen azkarrena, 14:42.03ko denborarekin, Oriako proba lehen aldiz irabaziz. Donostiarra bigarren izan zen 9,97 segundora eta Orio, azken bi urteetako irabazlea, hirugarren izan zen, 11,16ra.
Gizonezkoetan Hondarribia nagusitu zen, iaz bezala, 19:17.58ko denbora markatuz. Hori bai, lehia benetan estua izan zen: Santurtzi bigarren izan zen, 1,11 segundora; Donostiarra hirugarren, 2,54ra eta Orio laugarren, 4,18ra. Ea udan etorriko denaren aurrerapena den.
Zierbena, bosgarren, nahiko urrun geratu zen, 22,29 segundora, eta deigarria izan zen Ares ontzi galiziarra, Eusko Label Ligakoa, 12. postuan ikustea, irabazlearengandik 55,13ra.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
