Ongietorriak administrazio zehapen bidez zigortu nahi ditu Madrilek
Fernando Grande-Marlaska Barne ministro espainolak RNE irrati publikoan egindako elkarrizketan atzo adierazi zuenez, bere Gobernuak euskal preso politikoen ongietorrietan parte hartzen duten herritarrak administratiboki zigortzeko «zirriborro aurreratu bat» prest dauka, epaitegiek egintza horiengatik parte hartzaileei «terrorismoa goratzea» egotzi ezin zaiela erabakitzen duten kasuetan aplikatu ahal izateko.
Grande-Marlaskaren ustez, «sentsibilitaterik eta balio demokratikorik ez izatea erakusten duten egintza publikoak daude». Horregatik, «zuzenbide penalaren mugen barruan parte hartzaileei terrorismoa goratzea ezin bazaie egotzi, gu lanean ari gara, eta badugu jada zirriborro aurreratu bat, jokabide hori dagokion zigorra izango duen arau hauste administratiboa izan dadin». Ministroaren hitzetan, Gobernuak Terrorismoaren Biktimen Aitorpen eta Babes Integralerako 29/2011 Legearen erreformaren bidez bultzatuko du zehapen erregimena, «ahalik eta azkarren» eta «biktimen elkarteekin batera».

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
