Zangoak ikuskizun
Berriro dantzekin. “Dantzatu” aditzak bi erregimenak onartzen ditu, “da” eta “du”. “Pogoa dantzatu dut” edo “dantza gaitezen hil arte”. Dantzatzen ez den herriak ez du alaitasunik. Eskerrak guztietan egiten den. Galdera zail bat. Zenbat dantza espezifiko ditu rockak? Ez dut zerrenda luzea: rock-and-rolla, boogie woogie-a, twist-a, pogoa, stage diving-a, wall of death-a… Koreografikoak, ordea, lehen hirurak baino ez dira. Gainerakoak dantzak al dira edo bortizki emandako mugimenduak? Breakdance motak izugarrizko susperraldia izan zuen Ameriketako hip-hoparen goraldiarekin. Hankak lurrean edukitzea ez zen dantza estilo horren ezaugarri nagusia, sorbalda lurrean eta zangoak airean mila bira egiteko.
Folk musikak koreografiaz betetako dantzak ditu. Herri guztietan dugu talderen bat dantza herrikoiak lantzen dituena. Zenbat mila dantzari herrikoi ditugu folkaren inguruan? Eta zergatik ez dira etorri dantzari herrikoi horiek rockaren zirimolara, eta zergatik ez dira bete dantzariz rock kontzertuak eta bai folk emanaldiak? Agian, dantzek betelana egiten dutelako rockean, lastoa direlako, edota “rock izarrei” distira desbideratzen dietelako?
Dantzek eta dantzariek ia beti ekarriko diote plus bat entzunaldiari; modu horretan ikuskizun bilakatzen dira. Musikaren aldetik ezkutatzeko ezer ez dagoenean, dantzek alaitu egingo dute publikoa, dantzatzera erakarriko du ikuslea, hankak mugimenduan jarrita.
Zergatik egoten dira ia beti eserita folk taldeetako musikariak, hankak mugitu barik? Oinak bakar-bakarrik. Aulkietan iltzatuta mugimenduak ezabatu egiten dira, eta ikuslearen asperdura ekar dezake mugimendurik ezak, begiak bakarrik eserita dauden musikarien gainean daudelako, plano bakar eta iraunkorrak gabeziak sor diezazkioke emanaldiari. Horregatik igotzen dituzte folk taldeek taulara hamaika dantzari? Ikuskizuna osatzeko? Agian, musikaren audio entzukizuna ikuskizun bilakatzeko dantzen erakargarritasunarekin?

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
