Lau gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista leporatuta
Gasteizko eta Iruñeko udaltzaingoek lau gizon atxilotu zituzten iragan asteburuan, bikotekidearen aurka indarkeria matxista erabiltzea leporatuta. Zehazki, hiru gizon atxilotu zituzten Gasteizen eta laugarren bat Iruñean.
Lehenengo atxiloketa ostiraletik larunbaterako goizaldean gertatu zen, zehazki, Arabako hiriburuko Lakua-Arriaga auzoko Alfontso XI.a kalean. Kalez jantzitako patruila batek, lau eta erdiak aldera, kalean gazte batek bikotekideari egindako erasoa ikusi zuen. Erasoaren lekukoak izanda, 32 urteko gizona atxilotuta eraman zuten.
Hurrengo gauean, 1.00 bueltan, 37 urteko gizon bat atzeman zuten udaltzainek Gasteizko San Martin auzoan. Atxilotuak, bikotekidea jipoitzeaz gain, zenbait objektu bota omen zituen erasoa gertatu zen etxebizitzako leihotik.
Gasteizko hirugarren atxiloketa igandeko 18.00 aldera egin zuten, Pilar auzoan. Udaltzaingoak ohar baten bitartez jakinarazi zuenez, emakume batek bere bikotekidea, 52 urteko gizonezkoa, salatu zuen indarkeria matxistagatik eta, ondorioz, atxilotu egin zuten.
Giltzapetuta
Iruñeko Udaltzaingoak laugarren gizon bat atzeman zuen asteburuan genero-indarkeriarekin lotutako delitu bategatik. Atxilotuak bikotekidea, honen borondatearen aurka, Nafarroako hiriburuko lokal batean giltzapetu zuen.
Udaltzaingoak berak jakitera eman zuenez, hainbat lekukok eman zieten gertatzen ari zenaren berri eta agenteek, lokalera iritsitakoan, suhiltzaileen laguntza behar izan zuten, atea zabaldu eta bertan giltzapetuta zegoen emakumea askatu ahal izateko.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
