Iraide IBARRONDO
BILBO

Pandemiak ere ez du lan-ezbehar kopurua murriztea lortu

Pandemiak ezarritako muga eta baldintzak indarrean ziren iaz baina, hala eta guztiz ere, lan-ezbeharrek ez zuten geldiunerik izan, gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek lan-osasunari buruz eginiko txostenak erakusten duenez. Lan-istripu eta lan-gaixotasunak %10 baino gehiago gehitu ziren.

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek “2021eko Hego Euskal Herriko lan istripuei buruzko txostena” aurkeztu zuten atzo, Bilbon. Lan horretan erregistratu dutenez, iaz 68 langile zendu ziren lanean ari zirela Hego Euskal Herrian, 2020an baino bi gutxiago. Istripu hilgarriez gain, bestelako lan-istripu eta lan-gaixotasunek bai EAEn bai Nafarroan hazkunde nabarmena izan dute: %10,2 EAEn eta %16,7 Nafarroan.

Ohartarazi zutenez, Hego Euskal Herrian 235 lan istripu izan ziren 2021eko egun bakoitzean. Konkretuki, 205 EAEn eta 30 Nafarroan. EAEren kasuan, 73.133 istripu berri eta 1.513 berrerortze erregistratu zituzten, 2020an baino %10,2 gehiago. Larritasunari dagokionez, baja eragin zuten istripuen %95 arinak izan ziren eta %5,  istripu larriak. Hori horrela, istripu arinek %15,4ko hazkundea izan dute EAEn eta larriek, ostera, %7,1ekoa. Orotara, lan istripuen intzidentzia tasa, 1.000 langileko istripu kopurua, %14,7 igo da 2021ean EAEn.

Dena den, sindikatuek eta erakundeek argitaratutako datuen artean alde esanguratsua dagoela salatu zuen ELAko Izaro Mujikak. Izan ere, gehiengo sindikalak 68 biktima erregistratu ditu, eta Lakuako eta Iruñeko gobernuek, aldiz, 48.

Datu ofizialen eta sindikalen arteko aldearen zergatiaz galdetuta, LABeko Luli Erasok zehaztu zuen estatistika ofizialetan lan- istripu batzuk ez direla agertzen eta, adibide gisa, garraiolariek izandako istripu hilgarriak eta in itinere gertatutakoak aipatu zituen, trafiko istripu gisa sailkatzen dituztenak.

Hilkortasunari sektoreka erreparatuz gero, industrian erregistratu dituzte heriotza gehien, %44; ondoren, zerbitzuetan, %28; eta eraikuntzan, %11.

Gaixotasun profesionalari buruz, Hego Euskal Herriko minbizien %5ek lan jardueran duela jatorria esan zuen Erasok. Gainera, 17 pertsona gutxienez amiantoak eragindako gaixotasunek jota zendu ziren.

Egoera hori amai dadin neurriak hartzeko eskatu zieten Lakuako eta Iruñeko gobernuei. Lehenik, lan ikuskaritza areagotzeko eskatu zuten. Horretarako, EAEn, gutxienez, 100 teknikari gehiago beharko liratekeela esan zuten eta Nafarroan, aldiz, 50 gehiago. Bestalde, Nafarroako Gobernuari Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza eskumenak «berreskuratu» behar dituela adierazi zioten.

Bestetik, mutualitateak eta prebentzio-zerbitzuak «publikoak» izan behar direla aldarrikatu zuten.

Nuevo accidente laboral mortal en la Construcción

La siniestralidad laboral se cobró ayer una nueva víctima y, otra vez más, ocurrió en el sector de la Construcción. El operario fallecido tenía 52 años y trabajaba en unas obras en la calle Urrobi del barrio iruindarra de Arrosadia. El siniestro se produjo a las 15.00 y los recursos sanitarios desplazados no pudieron hacer nada por salvar la vida del trabajador.

Poco después de conocerse el nuevo accidente laboral, ELA informó de otra muerte laboral no traumática en la empresa CAR de Leioa. Así, son ya 19 los trabajadores que han fallecido en su puesto de trabajo en Euskal Herria en lo que va de año.

Antes de conocerse el nuevo siniestro mortal, la secretaria general de CCOO-Euskadi, Loli García, denunció en rueda de prensa que muchas empresas imcumplen sistemáticamente la ley de prevención de riesgos laborales y prefieren centrarse en «reparar el daño causado en vez de prevenirlo». GARA