Pipak
Bat, bi, bat bi, bat bi... ari da norbait agertokitik... Noizean behin diskurtsoa aldatzen du, eskerrak! Bai, ez, bai, ez, bai, ez... Kaskoraino sartzen ari zait leloa. Baina oraindik ordu batzuk falta dira ekitaldia hasteko... Bai, baina hortxe dabiltza teknikariak dena prest utzi nahian, eta noski baten bati suertatu behar mikrofonoak probatzeko ohorea. Be, ge, zeta... alfabetoaren txanda da... be, ge, zeta... Baina ez al du ezer interesgarriagorik munduari azaltzeko? Profitatu motel bizitzak emandako aukera hori; esan, aldarrikatu, adierazi, milaka watt soinu dituzu eskura. Plaza bat, hutsa oraindik ere (baina plaza ezinbestean) aurrean. Noiz edukiko horrelako beste egokieraren bat? Bat, bi, bat, bi, bat, bi... jarraitzera deliberatuta dago, ordea.
Ziurrenik, gehiegi eskatzea da poemaren bat errezitatzea, edo txisteren bat kontatzea. Ezinezkoa Tolstoiren “Gerra eta bakea”-ren pasarteren bat irakurtzea (ai, Kubako tabako lantegietako behargin pribilegiatuak!). Lasai, gutxirekin konformatzekoak gara; aski litzateke kontatzea, egun horretan, nola zapaldu duen txakur-kakaren bat kalean, tweet interesgarriren bat komentatzea.
Premiazkoa da mikrofonoak probatu behar dituzten teknikoei laguntzeko gida bat sortzea. Testu laburren, esaldi gatzdunen, aho-korapiloen edota efemerideen bilduma bat. Ikusiko duzu, teknikari lagun, edozein ekitaldiko gatz eta piperra bihurtuko zara horrela. Ez horregatik.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
