KLIK

Inken 200 piezaren erakusketa aitzindaria Parisen

Larunbat honetan, apirilaren 23an, kolonaurreko kulturari buruzko erakusketa aitzindaria zabalduko dute Pariseko Arkitekturaren eta Ondarearen Hirian: “Machu Picchu eta Peruko altxorrak”.

Erakusketa Perutik lehen aldiz irten diren inken zibilizazioko ia 200 pieza artistikoz dago osatuta: hileta maskarez, urre eta zilarrezko bitxiez eta turkesazko apaingarriez, besteak beste.

Proiektua World Heritage-k, eta Limako Larco museoak elkarlanean bultzatu dute.

Argazkia: BERTRAND GUAY