Etxegabe bat erietxean da Biarritzen azidoarekin eraso bat jaso eta gero

Gizon etxegabe bat larri zaurituta ospitaleratu dute Bordelen, atzo goizaldean Biarritzen azidoarekin eraso bat jasan eta gero. Ustezko erasotzailea atxilotuta dago eta Baionako Fiskaltza gertatutakoa ikertzen ari da erasoaren nondik norakoak argitzeko helburuarekin.
Actu.fr atari digitalak zabaldu zuen berria eta, “Sud Ouest” egunkariak berretsi zuenez, Biarritzeko poliziek goizaldean aurkitu zuten biktima, zauri larriekin, itsasertzean. Iturri beren arabera, bigarren eta hirugarren mailako erredurak ditu gizonezkoak eta kolpe handiak ere jaso zituen.
Poliziek aurkitu ostean, Aguilera klinikara eraman zuten larrialdi zerbitzuek, eta ondoren erredura handiak dituzten pertsonak artatzen dituen Bordeleko Pellegrin ospitalera. Gizona egoera oso larrian heldu zen bertara.
Atxilotu bat
Erasoaren ustezko egilea ordu batzuetara atxilotu zuten eta bart Poliziaren esku segitzen zuen. Baionako prokuradoreak hilketa ahalegina ikertzeko agindu du eta Biarrizko polizia-etxeko agenteen esku utzi du auzia. Atzo ez zen erasoaren edo haren motibazioaren inguruko hipotesirik ezagutzera eman.
Etxerik gabeko pertsona honi eginiko eraso larria gertatu baino egun batzuk lehenago, kalean bizi ziren bi gizon zendu ziren Bilbon: 24 orduren buruan bat hilda agertu zen Zabalgarbiko zabortegian eta bestea Casilda Iturrizar parkeko banku batean topatu zuten.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
