Ane URKIRI ANSOLA
Elkarrizketa
Anne Erauskin
Bera Berako jokalaria

«Ez nuen pentsatzen Bera Berara irits nintekeenik, baina hemen naiz»

Anne Erauskinek (Ermua, 1998) estreinakoz jantziko du Bera Beraren elastikoa gaur, Zuazoren aurka Zarautzen jokatuko duten lagunartekoan (19.00). Zuazon lau denboraldi eman ondoren, urtez urte aurrerapausoak ematen, aurten beste jauzi bat emateko prest zen. Entrenatzaileak lasai egoteko eskatu dio; «poliki-poliki gauzak aterako direla esan dit», onartu du.

(Andoni CANELLADA | FOKU)