Agur erraldoi batekin itzali da suzko Aste Nagusia; sugarretara doaz Piratak
Eraso matxistak gaitzetsi zituzten Piratek eta ikuskizun piroteknikoak eta erraldoi eta buruhandiei egindako agurrak Donostiako Aste Nagusiko zortzi eguneko programa ofiziala amaitu zuten, nahiz eta batzuek gehiago itxarongo duten festei agur esateko: Irrikitaldia dator gaur, ironiaz eta umorez, Aste Nagusiari azken ukitua ematera.

Pandemiaren erruz bi urte zain izan ostean, motz geratzen da astebete. Baina Bilbok behar du erreleboa eta itzali ditu Donostiak marmitako lehiaketako suak, Trinitate plazako sukaldea, suzko zeruak eta zezenak, eszenatokietako fokuak eta mikrofonoak.
Euskal Herriak imajinatuko ez zukeen lehortearen erdian, kasualitatea, euriteak busti zuen Aste Nagusia asteazken eta ostegunean, eta zenbait ekitaldi bertan behera uztera derrigortu. Baina itsaso haserreei barre egiten badakite donostiarrek, zer esanik ez Piratek, eta eguzkiak zirrikitu txikiena topatu zuenerako dantzan ziren berriz, aurten, festak iraultzen eta herrikoiak bilaka daitezen lanean 20 urte egin dituzten begibakarrak.
Agur alaia, agur berantiarra
Gero eta jende gehiago biltzen du Donostiako Aste Nagusiari agur esateko errituak. Lehenik, 18.00etan, Zuloaga plazatik desfilean atera ziren donostiarrak erraldoi eta buruhandiekin; gero, itzuliaren amaieran, Zuloagan berriz ere, lau metroko pertsonaiei agur esan zieten. Eta, tristeak badira agurrak, izan daitezela musikak eta kantuak lagunduta. Konstituzio plazan, Union Artesana Elkartea arduratu zen Aste Nagusia agurtzeaz.
Beste batzuek, noski, ahal beste luzatu zuten festaren azken gaua -agian bada inor etxera bidean artean oheratu gabe hau irakurtzen, ohitura onak mantenduz-, Gatiburekin batzuek, eta Flamenkako kontzertuekin besteek. Festibal bateko kartela zirudien atzokoak: Skakeitan (euriagatik bertan behera geratu zen talde donostiarraren kontzertua asteazkenean, baina atzo berreskuratu zuten eszenatokia), Dupla, Brava eta Alvva.
Alta, Aste Nagusia bukatu da, baina ez da bukatu. Irrikitaldiak, garai bateko Donostia irudikatzen duen antzerki-festa satirikoak, gaur arratsaldean astinduko du hiria. Ezkila kapitainari azken ekintza falta zaio ezpata gordetzeko.
Scarsella Fireworks garaile
Tartean pandemiarik izan ez balitz bezala, 2019. urteko edizioan nola, Scarsella Fireworks talde italiarrak irabazi du Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 57. Lehiaketako Urrezko Maskorra. Ostiralean aurkeztu zen ikuskizun irabazlea, Aste Nagusiko azken-aurrekoa, atzo lehiaketaz kanpoko su artifizialez gozatzeko aukera izan baitzen Gipuzkoako hiriburuan.
Donostia Festak-ek atzo eman zuen ezagutzera hiriko festen zigilu ere baden lehiaketa honen palmaresa. Horrela, Marti su-etxeak eskuratu zuen Zilarrezko Maskorra eta San Miguel su-etxeak, aldiz, brontzezkoa.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
