Hurrengo batean
Josuk proposatu du jokoa azken urteotan gure etxe birtuala bilakatu den Twitterren. Azal-haragiz ezagutu gabeko lagun zein etsai berriak egiteko eta ez dakigunari buruz bageneki bezala hitz egiteko baliatu dugun teilatupean. Dena da maitasun-gorroto dikotomia, egiazko bizitzan bezala; Ben Yartek dion moduan, “El Amodio es asi”.
Josuk erran zigun «izorra ezazu herri baten izena hizki bakarra aldatuz» eta hor hasi zen festa. Bimbo, Petxo, Ataud, Ilun, Zergara, Elbar, Resaka, Ario... irriak nonahi. Horiek erraz ulertu nituen, beraz, ez dut uste jatorrizko herria zein den idaztea beharrezkoa denik, baina badira batzuk oraino nondik nora doazen ulertu ez ditudanak, Bero, Azconar, Lelo, bezalakoak. Hor datza gakoa, norberaren ikuskera eta ulertzeko gaitasuna dela gizarte honi distira dakarkiona. Ganberroak agertu ziren, nola ez, Elhorreo, Sankursi, Don Ibañez, Zendaya, Putriku, Donosita, Goiarri, Muela, Baionda, arauak jarraitu gabe esanahiari askorik erreparatzen ez diotenak. Eta berriro Afaltzisketa, Opio, Erratza, Bizarra, Umetxu, Lamona, Golosa... jendearen irudimena bezalakorik ez dago ezusteko atseginekin irribarrea sortzeko.
Casarte etorri zitzaidan niri, ezagutzen dudan herririk gazteenak hitz bakarra aldatuta joko anitz ematen duela ohartuta, Pasarte, Rasarte, Tasarte, beti gaztelerara joaz noski, zoritxarrez Gipuzkoako herri honek eraman duen estigma, nahiz beste asko baino euskaldunagoa izan. Ez dakit zergatik, baina jokoak “Fargo” filma ekarri zidan gogora. Hori bai, hori hurrengo batean esplikatuko dut.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
