Iratxe Sorzabal Madrilera eraman dute, Parisen zigorra bete ondoren
Parisek ezarritako zigorra bete ondoren, Reauko kartzelatik Estremerako presondegira eraman dute Iratxe Sorzabal. Etxetik 520 kilometrora dago irundarra. Sorzabalek torturak salatu zituen, Zinemaldian estreinatuko den «Bi arnas» dokumentalaren ardatz.

Zazpi urte Fresneseko eta Reauko presondegietan iragan eta gero, Iratxe Sorzabal Diaz euskal presoa espainiar Estatura eraman dute; Estremerara, hain zuzen ere. Otsailean Auzitegi Nazionalak 24 urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri zion irundarrari, eta kondena hori betetzen hasiko da orain. Atzo espetxeratzea baieztatu zuten.
Etxerat elkarteak eman zuen lekualdatzearen berri, twitterren bidez. Reauko espetxetik (etxetik 925 kilometrora) Estremerako kartzelara (520 kilometroko distantziara) mugitu dute.
2015eko irailean Baigorrin atxilotu eta geroztik Paris inguruetako Fresnes eta Reauko presondegietan izan dute Iratxe Sorzabal. Aurtengo urtarrilean Madrilera eraman zuten auzipetua izateko.
Torturei entzungor
ETA erakundeak Gijonen 1996an burutu zuen ekintza armatu batean parte hartzeagatik 24 urte eta sei hilabeteko ezarri zioten. Irundarrak 2001ean Guardia Zibilaren eskuetan jasan zituen torturak azaldu zituen epaileen aitzinean, baina entzungor egin zuen auzitegiak.
Epaiketa bukatu ondotik, Reaura eraman zuten berriz Sorzabal eta orain, frantziar Estatuan ezarri zioten zigorra bukaturik, Madrilera eraman dute aipatu zigorra bete dezan. Estremerako kartzelan sartu dute, Euskal Herritik 520 kilometrora. Sorzabalek jasandakoa, hala ere, laster izango da albiste Euskal Herrian eta nazioartean. Torturak eta horiez mintzatzeko zailtasuna ardatz dituen “Bi arnas” dokumentala Zinemaldian ikusi ahal izango da, datorren astean.
Elkarretaratzeak
Bestalde, heldu den irailaren 22an ezagutuko da Ion Parot eta Jakes Esnal preso lapurtarren baldintzapeko askatasun eskaerari buruzko erabakia. 32 urte kartzelan daramatzaten bi militanteek uztailaren 21ean izan zuten audientzia Dei Auzitegian.
Deliberoa ezagutuko den egunerako, hots, irailaren 22rako, Bakegileek eta Bake Bideak elkarretaratzeak antolatu dituzte. 19.00etan izanen dira Baiona, Donibane Lohizune, Donibane Garazi eta Mauleko herriko etxeen aitzinean.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
