Nafarroa Oinez Tafallan hilaren 16an, euskaraz ereiten jarraitzeko
Tafallan ospatuko dute hilaren 16an Nafarroa Oinez, Erdialdean euskara sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Duela 50 urte hasi zuen Garces de los Fayos ikastolak bere ibilbidea zazpi familiaren bultzadarekin. Egun, 318 ikasle ditu.

Tafallako Garces de los Fayos ikastolak antolatu du hilaren 16an ospatuko den Nafarroa Oinez. 50 urte bete duen ikastola «txikia eta apala» dela nabarmendu zuen ikastolako zuzendari Paula Arregik.
Auzolana izan da ikastola honen ibilbidearen osagai nagusia. Gauzak horrela, ez diete inbertsio handiei aurre egin beharrik, baina bai zor zaharrei. «Aspaldian traba legalak eta administratiboak izan ditugu eta horiek gainditu ditugu. Orain traba ekonomikoak ditugu», azaldu zuen.
Duela 50 urte zazpi familiarekin hasi zen Tafallako ikastola. Egun, 318 ikasle dabiltza bertan, Tafalla bertakoak zein inguruko herrietakoak.
Hilaren 16an izango dira Tafallan laugarrenez antolatzen den Nafarroa Oinezeko ekitaldi nagusiak, baina larunbaterako ere programa mardula prestatu dute, asteburu osoan zehar gozatu ahal izateko.
Etxetik edalontzi berrerabilgarriak eramateko eskatu dute, hondakin plastikoak murrizteko helburuarekin. Dena den, Tafallan ere salgai izango dira. Hortik ateratzen den dirua Oinez Basoa proiektura bideratuko dute, Cascarruejos aintziran hegazti behatokia egiteko.
Tafallara garraio publikoan joateko deia ere egin dute. Renfek tren bereziak jarriko ditu Iruñetik. Autoz joaten direnei AP-15 autobidean Tafalla Hegoa irteera erabiltzeko eskatu diete.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
