Beyonce da Grammyen erregina
Abeslari estatubatuarra, beste lau bilduta, inoiz Grammy sari gehien jaso duen artista da: 32 ditu. Hala ere, aurtengo edizioko garaikurrik potoloenak, diskorik onenarenak, Harry Stylesen izena darama.

Grammy sarien 65. edizioak bi garaile nagusi utzi zituen: Beyonce eta Harry Styles. 2022an argitara emandako “Renaissance” diskoarekin, abeslari estatubatuarrak beste lau batu zituen bere bildumara eta, horrenbestez, 32rekin, “gramofono” gehien dituen artista da, Georg Solti orkestra zuzendari hungariarrak baino bat gehiago baitu. Bederatzi ataletan zegoen izendaturik Beyonce, baina azkenean lautan nagusitzearekin konformatu behar izan zuen.
Hain justu, huts egindako bost horien artean zeuden gaueko sari potoloenak: urteko disko onenarena Harry Styles ingelesaren eskuetara joan zen, “Harry’s House” lanagatik; grabazio onenarena Lizzok eraman zuen, “About Damn Time” kantuagatik; eta abesti onenarena Bonnie Raittek irabazi zuen, “Just Like That” izenekoarengatik. Aitortza jaso zuten beste izen esanguratsu batzuk Kendrick Lamar, Brandi Carlile, Willie Nelson, Adele eta Ozzy Osbourne izan ziren.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
