Bizkaibuseko grebak milaka erabiltzaileri eragin die
Hitzarmena berritzea eskatzeko, Bizkaibuseko zerbitzuak kudeatzen dituzten bost enpresetatik lauk berriro ere greba egin zuten atzo. Goizean manifestazioak egin zituzten Bilbon. Hitzarmen duina eskatzen dute eta milaka erabiltzaileri eragin die grebak.

Bizkaibuseko langileek Bilboko kaleak hartu zituzten atzo, eta trafiko arazoak eragin zituzten goizean, garraio publikoko beste greba egun batean. Lanuzteak milaka erabiltzaileri eragin zien Bizkaiko eskualde gehienetan. Lan protestak eragina izan zuen Bilboko sarbideetan, Basurtu eta Juan de Garay inguruan, eta trafiko arazoak eragin zituen puntako orduan.
Bizkaibuseko zerbitzuak kudeatzen dituzten bost enpresetatik lauk egin zuten greba: Ezkerraldea Meatzaldea (EMB), Vectalia Txoriherri, Busturia Lea Artibai (BLB) eta Vectalia Enkarterri. Helburua lan ituna berritu dadila da. Durangaldeko Avanza zerbitzua baino ez zen aritu normaltasunez lanean, adostua baitute soldata igoera.
Manifestazioa egin zuten Bilbon, hainbat lekutatik abiatu eta 11.00ak aldera Bizkaiko foru jauregiaren aurrean egin zuten bat. Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak eta Loli Garcia sindikatuak EAEn duen arduradunak hartu zuten parte.
Hainbat greba egunen eta mobilizazio ugariren ondoren, aipatutako enpresetan hitzarmenak berritzeko negoziazioek geldirik jarraitzen dute. Hala ere, Juan Carlos Gonzalez Ezkerraldea Meatzaldeko (EMB) enpresa batzordeko presidenteak nabarmendu zuenez «plantilla oso indartsu dago» eta «amaieraraino» iristeko prest.
Bizkaiko Aldundiaren inplikazioa eskatu zuen, enpresak «bidezko» hitzarmen bat negoziatzera «behartzeko».
«Badakite ez garela geldituko bidezko hitzarmen hori lortu arte. Ez da onargarria Garraioetako diputatuak eta ahaldun nagusiak soldata diskriminazio hori eta Bizkaibuseko kolektiboaren barruan dagoen desberdintasun hori baimentzea», adierazi zuen sindikatuko ordezkariak.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
