Nerea LAUZIRIKA
BILBO

Lan beraren truke soldata berdina kobratzea eskatu du LABek

Lakuako Gobernuak Bilbon duen egoitzatik abiatu zen LABek deitutako mobilizazioa, eta Confebasken egoitzan bukatu, soldata arrakalaren egunean, bi erakundeek afera honetan duten erantzukizuna nabarmenduz. Bukaeran Confebaskeko sarrera blokeatu zuten.

«Soldata arrakala datu ofizialek esaten digutena baino altuagoa da, sektore feminizatu eta maskulinizatuen artean egiten badugu konparaketa, kasu batzuetan %90era iristen baita», azaldu zuen Maddi Isasi LABeko Idazkari Feministak. Salatu zuen Gipuzkoan eraikuntzako biltegiko peoiek, adinekoen egoitzetakoek baino %90,30 gehiago kobratzen dutela.

Gehienetan emakumeek egiten dituzten lan erreproduktiboek normalean gizonek egiten dituzten lan produktiboek duten balio bera dutela ere azpimarratu zuen Isasik.