4.600 eskaera baino gehiago seme-alabengatiko dirulaguntzak eskuratzeko
Seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko prestazio berriak eskatzeko aukera jarri zituen abian Lakuako Gobernuak atzo. 14.30erako 4.635 eskaera jaso ziren, bai bide telematikoen bidez, bai Zuzenean egoitzetan inprimakia beteta.
Halaxe jakinarazi zuen Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Familien eta Haurren Zuzendaritzako taldearekin bildu ondoren. Izan ere, zuzendaritza horrek kudeatzen ditu eta erantzuten ditu laguntza berrien eskaerak. Sailburuak azaldu zuenez, lanean ari dira «apirilean lehenengo ordainketak egiteko».
Melgosak azpimarratu zuenaren arabera, neurri horren bidez «familiek 7.200 euro jasoko dituzte zuzenean seme-alaba bakoitzeko eta beste 4.800 euro hirugarren eta hurrengo seme-alaba bakoitzeko» eta, beraz, prestazioa 12.000 eurora irits daitekeela zehaztu zuen.
«Kenkari fiskalei eta beste laguntza eta ekimen batzuei gehituko zaie hori, hala nola haur eskola doan izateari, gazteak emantzipatzeko laguntzei edo lana eta familia bateratzeko laguntzei», gaineratu zuen.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
