EDA Drinks & Wine Campus, edarien sektorea indartzeko proiektua
Edariak eta Ardoa (EDA) Drinks & Wine Campus. Izen hori du Lakuak eta Arabako Foru Aldundiak sustatuko duten proiektuak, Basque Culinary Centerrek gauzatuko duena. «Nazioarteko ikuspegia eta proiekzioa ditu eta honako hau da bere xedea: ardoaren eta edarien sektorearen lehiakortasuna indartzea, prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ekintzailetza babestuz», adierazi zuten atzo.
Azaldu zutenez, 2025ean jarriko da martxan, eta bi egoitza izango ditu: bata, Gasteizen eta bestea, Arabako Errioxan. «Arabak lotura estua du mahastizaintzaren eta ardogintzaren munduarekin, eta EDA Drinks & Wine Campus kokatzeko gune paregabe da. Ezagutzan oinarritutako zentro aitzindaria izango da ekonomiaren sektore estrategiko horretarako, eta lankidetza publiko-pribatuaren adibidea ere bai», esan zuten.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
