Aitziber PZ. KARKAMO
Kazetaria
AZKEN PUNTUA

Martxoaren 24a

Udaberria hasita egon arren, martxoko gauak hotzak izan dira beti. Furgonetako kristalek lurruna asmatu zuten ordu txikitan euren gainean marraz genezan. Helmugan eguzki iraingarri baten izpiak genituen zain, loak hartu gabeko bidaiaren ostean min ematen duten horietakoak. Ez dago sentsazio hura bezalakorik. Ez dago 40 minuturen aurrekariak eta ostekoak deskriba dezakeen eternitaterik. Kristaletako marrazkiak berriz azaleratzen ziren bueltan ginenon hasperenen eraginez. Hasperen handiena, baina, etxera ondo iristen ginenekoa zen. Lur jota egon arren, kristala laztandu izan genuelako, kotxeko kristalak hautsita, bidean geratu ziren horiek ez bezala. Martxoak berezkoa du oroitzapenerako datak uzteko ohitura madarikatua. Eta oroimenak mina dakarrenez, akaso udaberria dator hilabetearekin batera; garai berri bati ekin diezaiogun.

Martxoaren 24ak leku bat izanen du hemerotekan. Izan dezala elkarbizitzan aurrera egin nahi duen herri baten memoria kolektiboan ere. Egiteke ditugun eginbehar denekin larritu beharrean, aurretik ditugun egunak bideari ekiteko aukera berri gisa uler ditzagun. Memoria, justizia eta erreparazio bidean, errelato bakarra idaztea ezinezkoa dirudienean, narrazioak sakabanatuak diruditenean, geroa elkarrekin eraiki behar dugun herrikoak garelako.xz