Mespretxua
Ogirik ez badute, jan dezatela opila” itzul genezake euskarara Maria Antonietaren esaldi ospetsua. Mespretxuz blaituta dago perpausa, mespretxua baitzerion erreginari. Erantzun horrek, nahi gabe ironikoa denak, herri-klaseen eta nobleziaren arteko distantzia soziala erakutsi nahi du. Izan ere, harrokeriak mila bisaia ditu, baina dinamika bera segitzen du: plebea kontrajartzen zaie patrizioei (adi, hemen gramatikak ez du egia mozorrotzen: plurala eta singularraren erabilera ez da ustekabekoa).
1765ekoa da aipua, eta akaso ogia-opila dikotomia ez da oso aktuala, baina esaldi “hiltzaile” anitzek osatzen dute klasismoaren sorta. Donald Trumpen «har itzazu alutik» (cit. Ehem.), edo Emmanuel Macronek 2018an gazte langabe bati esan ziona, «Nik kalea gurutzatuz gero, lana aurkituko dizut». Pinochetek txapela irabazi zuen: «Barkamena eskatzea? Eska dezatela haiek!», zazpi urteko diktaduraren ondoren.
Eta jopuntua? Sarritan biktimak berberak izaten dira: emakumeak, kolektibo zaurgarriak, pobreak... edo euskaldunak, beren hizkuntza-eskubideak bermatu nahi dituzten euskaldunak. Eta mespretxuaren erantzuna zein da? “Ez dago mespretxua bezain azkar ordaintzen den zorrik”. Hau ere aipua da, baina ez galdetu norena, plebea gara denok.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
