Hupi, Errigora eta Sorland entitateak saritu dituzte Bai Euskarari 2023 ekitaldian

«Euskararen erabilera areagotzeko lan handia egiten dutelako», Hupi, Errigora eta Sorland entitateak saritu dituzte Bai Euskarari 2023 ekitaldian: «Askotan haizea kontra izanda ere, beldurrik gabe eta ausardiaz, beraien egunerokoan euskara txertatzen ari diren hiru entitate saritu ditugu; inguruan eragiten dutenak, kontra egon litekeen haizea, aldeko haize bihurtzeraino».
Azaldu zutenez, «Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten entitateek apustu bat egiten dute; haien lanaren bidez, harago joatea erabaki dute, euskaraz lan egin eta eroso bizi ahal izateko».
Hupiren kasuan, «guztiz erdalduna den sektore batean» euskarari «leku egiten ari direla» nabarmendu dute.
Errigora izan zen sarituetako beste bat. «Euskarari bultzada emateko lanean ari dira, bai Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari zuzeneko diru-ekarpena eginez, bai zona hartan euskarak espazio berriak irabaz ditzan lan eginez», adierazi zuten Bai Euskarari taldeko kideek.
Hirugarren saritua Sorland izan zen. «Bai Euskarari Ziurtagiria sortu zenetik, hasiera-hasieratik dute “Zerbitzua eta Lana euskaraz” ziurtagiria. Zerbitzua euskaraz eskaintzen dute, euskaraz lan egiten dute eta, gainera, euskara ikusarazteko hainbat kanpaina egin izan dituzte urte hauetan guztietan. Leloak euskaraz ere sortu daitezkeela erakutsi dute», Bai Euskarari taldeko kideen hitzetan.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
