Aitor Elordik ere ezin izan dio ihes egin gerriko gorriaren zorigaitzari
Mallabitarrak ostegunean beteko du hilabete partidarik irabazi gabe, eta ordutik, hiru partida baino ez ditu jokatu, eskuin eskuko arazoekin.

Sariez, gerriko gorriaz eta prestigioaz harago, udan herri guztietako eskariak izatea izaten da Buruz Buruko txapeldunak izaten dituen pribilegioetako bat. Azken urteetan, ordea, txirrindularitzan ostadar maillotarekin gertatzen denaren antzera, badirudi paparrean txapelaren irudia daraman elastiko gorriak ere nolabaiteko maldizio bat daramala berarekin, udari dagokionean bederen. Erik Jakak Baikorekin kontratu berria sinatu eta kamiseta jantzi zuen lehen egunean ospitalean amaitu zuen pericarditisak jota, eta hilabete luzez kantxetatik at egon behar izan zuen. Iaz Unai Lasok ere bi lesio izan zituen, sanferminetan eta sanmateotan jokatzen utzi ez ziotenak. Iker Irribarriak berak ere, udako torneo bat irabazteke utzi behar izan zuen pilota profesionala, eta aurten Aitor Elordik ere ezin ihes egin.
Mallabitarraren kasuan, urtebetean pilotaren bi aurpegiak, bi muturretan gainera, bizitzea egokitu zaio. Duela 12 hilabete, hastear den sanmateotako ferian, lehen eta hirugarren partidak jokatzea egokitu zitzaion, estelarretan leku bat egin ezinda.
Udazkenean, ordea, joko puntua eta konfiantza hartu eta inork gelditu ezinda aritu zen. Lau eta Erdikoan podiuma zapaldu eta Binakako eta Buruz Buruko txapelak jantzi zituen, pilotazale guztiak bere jokoarekin aho zabalik utzita. «Boladari ahalik eta etekinik handiena atera behar diot, badakit eta une txarrak ere etorriko direla», errepikatzen zuen etengabe arrosa koloreko egun horietan eta, zoritxarrez, denborak arrazoia eman dio.
GOITIK BEHERA
Uda ondo hasi zen mallabitarrarentzat, jokatutako lehen partida etxean irabazita. Bigarrenean ere 22ra heldu zen, baina hortik aurrera uda malda gora joan da aurrelariarentzat. Jokatutako 21 partidetatik 15 galdu ditu, Albisurekin Masterseko denak esaterako, eta azken garaipena abuztuaren 14koa du. Eskuek ere ez diote lagundu, eta ordutik, hiru partida baino ez ditu jokatu; azkena irailaren 3an.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
