ILARGIA USTE ZEN BAINO ZAHARRAGOA DA
«Apolo»-ko astronautek 1972an ekarritako hautsean zeuden kristalak erabiliz, ikerketa batek Ilargia uste baino 40 milioi urte zaharragoa dela ezagutzera eman du: 4.460 milioi urte ditu, gutxienez.

Duela 4.000 milioi urte baino gehiago, eguzki-sistema gaztea zenean eta Lurra eratzen ari zenean, Marteren tamainako objektu erraldoi batek gure planetaren aurka talka egin zuen. Denborarekin, talka horren hondakinak trinkotu egin ziren eta satelite natural bat sortu zuten, Ilargia.
Orain arte, zientzialariek ez zekiten zehazki noiz gertatu zen baina, “Geochemical Perspectives Letters” aldizkarian atzo argitaratutako ikerketa baten arabera, Ilargiak gutxienez 4.460 milioi urte ditu, uste baino 40 milioi gehiago.
1972an “Apolo”-ko astronautek Ilargitik ekarritako kristalak erabili dituzte ikertzaileek gure satelitea noiz eratu zen kalkulatzeko. «Kristal horiek dira inpaktu erraldoiaren ondoren sortu ziren solido ezagunenak. Zenbat urte dituzten badakigunez, Ilargiaren kronologia zein den jakiteko balio dute», adierazi du Philipp Heck Chicagoko Unibertsitateko irakasle eta ikerketaren egile nagusiak.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
