Mark THOMPSON AFP
KLIK

Ospetsuen eta Red Bullen festa Las Vegasen

1 Formulako 2023ko azken-aurreko lasterketa Las Vegasen izan da, gaueko argi dirdiren artean. Motor kirol honek mundu osoko aurpegi ezagunak ikusteko aukera ematen du Sari Nagusi bakoitzean. Ba, pentsa kasinoen hirian ere zenbat ospetsu egon ziren! Bakar batzuk aipatzearren, hor zeuden Axl Rose Guns & Roses taldeko abeslaria, Shaquille O’Neal saskibaloi jokalari ohia, Kylie Minogue abeslaria... Laburbilduz, Red Bullek inon ez luke hobeto ospatuko txapeldun den Verstappenen garaipena eta bere taldekide Checo Perezen bigarren postua Mundialean.