Anbulantzietako langileak kalera atera dira azpikontraten baldintzen alde
Osasun garraioko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo, Bilbon, bosgarren greba egunean. Erakundeei zera eskatu zieten: azpikontratatutako langileen soldatak zein lan baldintzak oro har berdindu ditzala Osakidetzak zuzenean kontratatu dituen langileekin, funtzio berberak betetzen baitituzte.
Ohar batean ELAk salatu zuenez, «langile horiek, ordea, orain bi urtez geroztik dute blokeatuta hitzarmena, eta %20ko erosahalmen galera izan dute jada».
«Negoziazioa blokeatuta dago, zerbitzu horietarako eskainitako aurrekontua beste lehiaketa batzuetakoa baino handiagoa izanagatik», gaineratu zuen sindikatuak.
Egoera horren aurrean, ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek mobilizazioekin jarraituko dute, baita urtarrilaren 21 arte iraungo duen greba deialdiarekin ere.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
