KLIK
Elurra bezain pinguino zuria Antartikan

Elurra bezain zuria. Horrelakoa da Antartikan ikusi berri duten papua pinguinoaren ale berezia, ohiko bi koloreko lumajerik gabea. Leuzismo kasu bat da; hau da, gene errezesibo batek eragindako bitxikeria genetikoa, zeinak ilea kolorerik gabea izatea eragiten duen. Antartikako Gabriel Gonzalez Videla basean zegoen Txileko Armadako taldeak eman du kasuaren berri. Pygoscelis papua espeziekoek buruan eta bizkarrean kolore beltza izaten dute, sabelean zuria eta begietan ukitu zuriak. Hegazti berezi honek lumaje zurixka eta tonu gorrixkako mokoa eta hegalak ditu.

Eguneko gaiak
Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Euskal Herria
Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Euskal Herria
Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

Eguneko gaiak
«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

Eguneko gaiak