Amaia UGARTE
Erredaktorea
1978

Lau hamarkadaren ostean, lehen Aberri Egun bateratua

1978ko Aberri Eguna Donostian: pankartarekin Txiki Benegas, Jose Antonio Maturana, Eli Galdos, Juan Mari Bandres...
1978ko Aberri Eguna Donostian: pankartarekin Txiki Benegas, Jose Antonio Maturana, Eli Galdos, Juan Mari Bandres... (Javier GALLEGO | EGIN)

Ospakizuna, jaia eta borroka uztartzen ditu Aberri Egunak, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatzeko. Helburu horretan, baina, II. Errepublika espainiarraren garaian, 1932an, EAJk lehen aldiz antolatu zuenetik, oso gutxitan ospatu dute elkarrekin abertzaletasunaren sentsibilitate eta ideologia desberdinek. 1933 (Donostia), 1934 (Gasteiz) eta 1935ekoen (Iruñea, baimendutako azkena) ondotik, 1936an, gerra ate joka zela, ekitaldi xumeagoak antolatu zituen EAJk herriz herri.

Diktadurarekin, debekuak iritsi ziren, eta egin ziren saiakerak gogor erreprimitu zituzten. Ipar Euskal Herrian, 1964an Itsasun egin zena abertzale mugimenduaren sorreraren mugarritzat jotzen da, Enbataren jaiotzarekin.

200.000 LAGUNETIK GORA

Lau hamarkada baino gehiagoren oastean, 1978ko martxoaren 26koa izan zen diktadura osteko lehen Aberri Egun legal eta bateratua. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Larrun mendian ospatu zen, eta jendetza bildu zen Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko mobilizazio deszentralizatuetan. Euskal Herriko alderdi politiko eta sindikatuetatik bi soilik geratu ziren deialdi bateratutik kanpo: UCD eta Alianza Popular. “Egin”-en arabera, 200.000 lagunetik gora bildu ziren lau hiriburuetan.

Manifestazio guztien buruan ikurrina joan zen, eta autodeterminazioaren eta autonomia estatutuaren aldeko aldarriak. Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Euskal Kontseilu Nagusiko (EKN) kontseilariak zihoazen aurrean, eta atzetik alderdietako parlamentariak. Agintarien atzetik, alderdi bakoitzaren pankartak, beren afiliatuekin. Elkarrekin, baina nahastu gabe.

Donostian, pankarta eraman zuten PSOEko Txiki Benegasek eta Jose Antonio Maturanak, PCEko Ignacio Latierrok, EAJko Eli Galdosek eta Andoni Monfortek, eta Euskadiko Ezkerrako Juan Mari Bandresek, besteak beste. Bilbon, PSOEko Ramon Rubialek -Euskal Kontseiluko lehendakaria- eta Nicolas Redondo UGTko buruzagiak zeramaten, Santi Brouardekin batera. Iruñean, Manuel Irujo eta Gabriel Urralburu zihoazen «Gora Euskadi askatuta» zioen pankartaren buruan.

Polizia Iruñean bakarrik agertu zen, baina ez zen istilurik izan. “Egin”-ek zioenez, autonomia, udal hauteskundeak, eta krisi ekonomikoaren eta langabeziaren kontrakoak izan ziren alderdien kontsignak. «Manifestatzaileek, beren aldetik, beste asko asmatu zituzten. ‘Independentzia’ eta ‘ETA, herria zurekin’ izan ziren entzunenak. Arabarrek ahots sendoz oihukatu zuten ‘Trebiñu Araba da’. Nafarrek, ‘Nafarroa Euskadi da’».

Deialdia bateratua izan zen arren, alderdien artean «distantziamendua» izan zela zioen “Egin”-ek, eta, kontsignen artean, «borroka». «Donostiako kaleetan ‘Autonomia’ hitza entzuten hasi orduko, ‘Independentzia’ hitzaren trumoikadak entzuten ziren. Bulebarrean irakurri zen azken agiri bateratuak ere jaso zuen txistu eta oihu franko. Iruñean eta Gasteizen ere izan zen antzeko istilurik. Bilbon, aldiz, EAJ izan zen zatiketarik handiena sortu zuena, Sabino Aranaren etxearen aurrean eman baitzion honek manifestazioari bere amaia, erabakita zegoen ibilbidetik desbideraturik».

Aberri Egun haren ondotik, hurrengo urteetan batasuna apurtu eta EAJk eta HBk nork bere aldetik antolatu zuten eguna. Estatu izaerako alderdiek ospatzeari utzi zioten.

1989, ALJERREKO MAHAIAREN BUELTAN

1989koa ere martxoaren 26an egokitu zen, Aljerreko mahaiko elkarrizketen bueltan. EAJk Bilbon eta Donostian egin zituen ekitaldiak. HBk Iruñean deitu zuen, autodeterminazioa aldarrikatzeko. “Egin”-en arabera, «Euskal Herriko historiako manifestaziorik handiena» izan zen.

Abagune berezian ospatu zen Aberri Egun hura, izan ere, igande hartan bertan bukatzen zen aldebiko su-etena, eta Aljerretik ETAren eta Gobernu espainolaren artean elkarrizketa fase berri baten iragarpena espero zen. Pazko igande hartarako espero zuten erakunde armatuaren agiria “Egin”-eko erredakzioan, baina egun bat gehiago itxaron behar izan zuten, Madrilgo ordezkarien eta ETAkoen arteko bilera ordu asko luzatu zelako. Ozta-ozta egin omen zuten su-etena eta negoziazio aldia luzatzeko akordioa. Martxoaren 27ko goizaldean iritsi zen, azkenik. Hala ere, bi aldeen arteko bertsio ezberdinak zabaldu ziren segidan, prozesuak porrot egin zuen, eta su-etena apurtu egin zen.

1999AN, «NAZIO BAT GARA»

Hamarkada bat igaro behar izan zen alderdi abertzaleak Aberri Egunean berriro elkarrekin ikusteko. 1999ko apirilaren 4an izan zen, Lizarra-Garaziko Akordioa sinatu eta sei hilabetera. Udalbiltzaren deiari jarraiki, EAJ, EH, EA, AB eta IU-EB elkarrekin izan ziren goizean udaletxeen aurrean antolatu ziren mobilizazio deszentralizatuetan.

2000. urtean ere udaletxeetan izan zen hitzordua, Udalbiltzak deituta, baina ordurako Lizarra-Garazik porrot egin zuen, ETA jarduera armatura bueltatua zen eta alderdi abertzaleen artean haustura gauzatua zegoen. Azken urteotan, Euskal Herria Baterak Aberri Egun bateratua ospatzeko ekimenak sustatu ditu.



[2007] 6.000 firmas en la ONU para reclamar la nacionalidad vasca

La sede del Alto Comisionado de Derechos Humanos de la ONU guarda en Ginebra 6.000 demandas de ciudadanos y ciudadanas que reclaman que se respete su nacionalidad vasca. Fueron el presidente de Udalbiltza, Loren Arkotxa, y el representante de Behatokia Julen Arzuaga quienes las entregaron en persona, el 26 de marzo de 2007, en una reunión histórica con Mactahr Ndoyi, delegado del Alto Comisionado, que recoge información sobre casos de «negación arbitraria de la nacionalidad».

En las demandas, los firmantes señalaban que son ciudadanos vascos y que quieren ser respetados como tales, que Euskal Herria «constituye un conjunto humano de carácter nacional», que es «poseedora de una lengua, una cultura y una idiosincrasia propias», y que «en el devenir histórico de Europa ha contado con reconocimiento político institucional durante siglos».

Añadían que hoy en día «constituye una nación sin Estado sometida a la República francesa y al Reino de España». Artefaktua ha recuperado en NAIZ el documento íntegro.