Aitor KARASATORRE FOKU
BEGIRADA

Opuseko ikasleak lehendakariari «zorra» deitzen

Iruñeko Opuseko Unibertsitateko Zuzenbideko ikasleek Nafarroako Parlamentua bisitatu zuten duela gutxi. Bertako harrera-liburuan lehendakariaren, Maria Chiviteren, aurkako irainak idatzi zituzten. «Zorra» idatzi zuten, besteak beste. Azkenaldian eskuinekoen artean ohiko bihurtu da jokabide hau. Unibertsitateak barkamena eskatu eta kameren irudiak eskatu ditu, egileen aurka neurriak hartzeko. Zer gutxiago erakunde publikoen babes osoa izan duen eta eliteen heziketa ardatz duen unibertsitate batentzat.