Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Beste garraiolari bat lanean hila

Hiru, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta CGT sindikatuek elkarretaratzea egin zuten atzo Iruñean, iragan astean «iktus edo bihotzeko baten eraginez» Lleidan zendu zen 58 urteko garraiolari nafarraren heriotza gaitzesteko. Heriotza salatzearekin batera, sektoreko beharginek dituzten lan- baldintza kaskarrak gaitzetsi zituzten. Administrazioari «beste alde batera begiratzea» leporatu diote, adin horretan bihotzeko bat izateko arriskua handiagoa delako eta pisuak eta ordutegiak «gehiago kontrolatu» ditzakeelako.