Albaola Itsas Kultur Faktoria
KLIK

«Tere eta batelerak», Pasaiako badian

XVII eta XX. mendeen artean Pasaiako portu jardueraren funtzionamenduan ezinbestekoak izan ziren batelerak, eta lan horri aitortza egin nahi diote haien langintza agerian jarriz. Pasaia Itsas Festibaleko protagonistak izango dira, atzo Albaolako aurkezpenean jakinarazi zutenez. Haurrentzako liburu bat idatzi du Nerea Intxaustik, “Tere batelera”; horrela, emakume haien historia belaunaldiz belaunaldi transmititzen dela bermatu nahi dute. Horien jantzi, bizimodu, langintza eta istorioak plazaratuko dituzte.