Marisol RAMIREZ FOKU
BEGIRADA

Kaleko salmentaren kriminalizazioaren aurrean planto

Mbolo Moye mantera plataformak, Bilboko Plaza Biribilean deitutako elkarretaratze batez, atzo salatu zuen joan den urriaren 4an Udaltzaingoak eta Ertzaintzak dozenaka langile senegaldarren aurka egindako operatiboa, salgaiak eta bestelako gauza pertsonalak konfiskatzeko jazarri baitzitzaizkien. Jazarpenak gora egin duela salatu zuten, batez ere turisten etorrerarekin edo ospakizunekin. Arrazakeria instituzionala salatu zuten, eta Atzerritarrei buruzko Legea indargabetzeko eskatu zuten.