Aritz LOIOLA FOKU
BEGIRADA

Ongi etorria genozidioari aurre egiteko ekimen berria

Bilboko hogei bat eskolatako guraso elkarte eta hezkuntza komunitateek manifestu bat plazaratu zuten atzo, palestinar herria sufritzen ari den genozidioa salatzeko. Ekimenaren sustatzaileen helburua adierazpen hori Euskal Herri osora zabaltzea da. «Bihar, gure seme-alabek galdetuko digute zer egin genuen Palestinako herriaren aurkako genozidioa gertatu zenean. Bada, jakin dezatela Palestinako herriaren alboan egon ginela eta sionismoa akabatzen lagundu genuela!», adierazi zuten.