GARA
LEIOA

Bizkaiak teknologia kuantikoko zentroa aurkeztu du Leioan

Bizkaiko Foru Aldundiak atzo iragarri zuen Leioako zentro batean bilduko duela teknologia kuantikoko unibertsitateen, ikerketa-zentroen eta enpresen ezagutza guztia, «abangoardian egoteko» eta arlo horretan «lurraldearen lidergo-posizioa sendotzeko». Ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek azaldu zuenez, teknologia kuantikoa goraka doan teknologia disruptiboa da, eta haren garapenak aplikazioak ditu sektore guztietan: finantzetan, energian, medikuntzan, telekomunikazioetan, kimikan mugikortasunean eta fabrikazio aurreratuan.

Biqain Bizkaia Quantum Advanced Industries: hori izango da zentro berriaren izena. Argitu zutenez, leku horretan egongo dira EHUko laborategi kuantikoak. Bertatik, Lantik Bizkaiko Foru Aldundiko teknologia- eta berrikuntza-elkarteak ezagutza sortzea eta partekatzea sustatuko du eta hamabi plataforma kuantikoko sarbideekin lotutako ezagutza eta jarduera hartuko ditu.

Enpresentzako prestakuntza- eta trebakuntza-zerbitzuak gaituko dira, eta gizarte osoari irekitako alfabetatze-laborategiak abiaraziko dira Leioako Biqain zentron. Bizkaiko start-up kuantikoak ere eramango dira, 15 guztira, sortu berriak eta Estatutik edo beste herrialde batzuetatik datozenak barne.