Zaintzako langileak eta feministak, aliantzetan sakontzen
Igandean 80 emakume* bildu ziren Gasteizko Emakumeen Etxean, aliantzen inguruan hausnartzeko. Mahai inguru nagusian, “Aliantza feministak zaintza sistema bat aldarrikatzeko” izenekoan, hizlari ugarik parte hartu zuten.
Galderak ere hamaika pausatu zituzten: «Zer dira aliantzak guretzat? Erabilgarriak zaizkigu? Nola eraikitzen ditugu aliantza hauek pribilegio eta ezberdintasunetatik? Migratuen aliantzak izan nahi ditugu Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin? Eta euskaldunontzat zergatik dira garrantzitsuak emakume* migratuak gure borroketan? Zein beste kolektiborekin eraiki nahi ditugu aliantzak?».
Ondorioztatu zutenez, aliantzak garrantzitsuak dira feminismo inklusiboago baterako. Baina aliantzak egitea ez da homogeneizatzea, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministan subjektua ezin da homogeneoa izan.
Elkarrizketarako espazioak sortu behar direla uste dute. «Kontziente izan behar dugu aliantzak desberdintasunetatik sortzen direla, baina desberdintasun hauek baliatu behar ditugu. Espazio seguruak sortu behar dira, epairik gabekoak; eta pribilegioek ezin gaituzte nagusitasunera eraman eta migratuek ezin dute gutxiagotasun sentsaziorik izan».
Gizonak interpelatu zituzten eta zurien papera ere zalantzan jarri zuten: «Zuriek ez dute besteen izenean hitz egin behar, baizik eta bestearekin, pribilegioak borrokaren zerbitzura jarriz. Kapitalismoari aurre egin nahi diote denek, eta horrek batzen ditu. Helburu bera lortzeko bakoitzak beretik eragin dezake».

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
