Aurrekontuetan antzeko estrategia izango du EH Bilduk aurrerantzean
«Jendearen interesetan oinarriturik», aurrekontuak negoziatzeko prozedura bateratuaren balorazio positiboa egin du EH Bilduk. Datozen urteotan gisa honetako proposamenak egingo dituztela aurreratu zuen Arnaldo Otegik atzo Iruñean.

Aurrekontuak negoziatzeko orduan erabili duen estrategia bateratua eta mahai gainean planteaturiko proposamena «egokiak eta zuzenak» izan direla uste du EH Bilduk, eta datozen urteetan ere antzera jokatuko du. Horrela adierazi zuen koalizioaren koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik, zuzendaritzak Iruñean atzo egin zuen bileraren ondoko agerraldian.
Otegik nabarmendu zuenez, EH Bilduren helburu nagusienetako bat politikagintza aldatzea da, eta horretan kokatu zuen aurrekontuei buruzko planteamendua. «Proposamena sakona eta sinplea da», azaldu zuen. Hego Euskal Herriko administrazioen dirua jendearen beharretara zuzentzea, herrialde mailako logikatik nazio mailara pasatuz. Horrela, etxebizitza, zaintza, gutxieneko soldata eta trantsizio ekosoziala izan dira EH Bilduren proposamenak landu dituen gaiak.
BALORAZIO POSITIBOA
Negoziazioaren balorazio positiboa egin zuen Otegik. Lehenik, aurrekontuen eztabaidak, «aspaldiko partez», herritarren interesak izan ditu oinarri.
Honekin batera, Araban akordioa lortu dute, Bizkaian gauzak ongi doaz, eta Lakuako Gobernuari dagokionez azken unera arte ezin dela akordioa baztertu adierazi zuen Otegik.
Arabako akordioari esker, «aspaldiko partez», egoitzetan plaza publikoak izango direla, udalei diru gehiago emango zaiela eta trantsizio ekosozilean aurrera egingo dela ohartarazi zuen.
Otegik esan zuen Euskal Herrian gobernatzeko eta oposizioa egiteko beste modu bat ere badagoela islatu duela prozesu honek, Estatu espainolean ematen denaren arras desberdina.
Honengatik guztiarengatik «hurrengo urtean, eta hurrengoan, eta hurrengoan» antzeko proposamenak egingo dituztela aurreratu zuen EH Bilduren koordinatzaile nagusiak.
Aurtengoarekin alderatuta, hobekuntzak erantsiko dizkiotela ere adierazi zuen. Nolanahi ere, proposamena lehenago egingo dutela aipatu zuen, eztabaida modu egokiago batean egin ahal izateko.
POLITIKA BERRIEN BEHARRA
EH Bilduren proposamenak beharrei aurre egiteko politika molde berriak behar direla adierazten duela esan zuen Otegik. Lakuako Gobernuak horri uko egiten dionean, «ez da gure kalterako, herritarren kalterako baizik. Etxebizitza politika berri bat egiteari uko egiten dionean, gazteen kalterako da. Gutxieneko soldata propioa ezartzeari ezetz esaten duenean, langileen kalterako da».

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
