Musikaren kafeinak
Aurreko zutabearen bukaeran “kafea” aipatu nuen. Handik laburrera, bi hedabidetan kafearen onuren berri ematen zuten bi artikulu irakurri nituen. Funtsean, egunean hiru kafe hartuta osasuna zaindu eta hobetuko zitzaigula esatera zetorren. Labur esateko, “kafeinak adenosinaren etsaiak blokeatzen ditu, eta gorputza alerta handiagoan mantentzen du”. Hamaika aldiz entzun dut eguna hastean: “Bi kafe gabe ez naiz nor, ez naiz ezer”. Alkoholarekin ere antzeko gogoetak adituko ditugu maiz. Gizarteak zinez onartutako bi droga dira. Kafeina estimulantea da; euskarak baikortasun kutsu bat eransten dio “itzulpenari”: bizigarri, suspertzaile, esnagarri eta bizkorgarri. Kafeari onurarik ez diot inoiz antzeman. Berez suspertzeko gai ez bagara, eta beti bizigarriren bati kateaturik iraun behar badugu, osasuna eta gorputzaren autogestioa bide makurretik doaz.
NAIZ irratiko “Bigarren kafea” saioak entzulearen adimena suspertzeko kaferik gabeko bizkorgarritasuna du eta hura hausnarketaren bidera eramatekoa. Saioak metasaio ugari ditu, eta horietako bat da Gartxot Unsain musikariak koordinatutako “Doinuetatik haratago”. Lau kanturen inguruko ekarpena eskatu zidan eta “euskal progresiboaz” jardutea bururatu zitzaidan. Bi transmisore zahar, euskal rockaren abiapuntuan egondako Errobi eta Koska (rocka edan zuen batik bat, baina progresio zirrikituak ere baditu), eta bi garaikide, desegin berria den Dientes De Luna taldea eta Pelaxen “King Crimson” zale amorratua. Errenditzea al da?
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
