GARA
BILBO

65 urteko marinel bat hil da Bilboko portuan, bihotzekoak jota

Bilbon porturatuta zegoen Stinnes Zephir kargaontziko 65 urteko marinel bat zendu zen abenduaren 21ean bihotzekoak jota. Atzo eman zuen ELAk heriotzaren berri, Osalanen informazioa jasoz.

ELAk dio badela garaia itsas sektoreak bizi dituen arazoei heltzeko. Kasu honetan, sindikatuak aipatu duenez, armadorea alemaniarra izan arren, ontziak Antigua eta Barbudako bandera zuen. Komenentziako bandera hori eta beste batzuk erabiltzen dituzte erregulazio laxoagoa aplikatzeko: «Ondorioz, lan baldintzak okertzen dira eta horren gaineko kontrola lausoagoa da».