GARA
GAZA

Gazako sarraskiak ez du etenik, su-etenen oihartzunen gainetik

Israelek laguntza humanitarioari eraso egin dio Gazan azken bonbardaketetan. Dagoeneko egoera kaotikoan dago, minimora murriztuta eta banaketa segururik gabe, «hausturatik gertu», NBEk esan duenez. Bitartean, su-etenerako negoziazioak hasierako etapan jarraitzen du eta Israelen aliatu estuenak ere parte hartzen hasi dira.

Desplazatu familia bat, Deir al-Balah errefuxiatu-eremuan.
Desplazatu familia bat, Deir al-Balah errefuxiatu-eremuan. (Omar ASTHAWY | APA Images-DPA-EUROPA PRESS)

Gutxienez beste 40 pertsona hil eta 57 zauritu zituen Israelek, Gazaren aurkako eraso genozida hasi zuenetik 15 hilabete bete ziren egunean. Hildakoei beste zortzi gehitu zitzaizkien azken orduetan, Xati eta Nuseirateko errefuxiatu-kanpamentuetan izandako erasoetan, eta beste hiru, Jabaliako pertsona talde baten aurkako erasoan.

Ospitaleak eta osasun-klinikak borroka-gune eta helburu militar bihurtzeaz gain, Israelgo Armada laguntza humanitarioko langileei erasotzen jardun da azken egunetan.

NBEko Giza Gaietarako idazkari nagusiaren ondokoak, Tom Fletcherrek, ohartarazi zuen laguntza humanitarioa emateko egoera «hausturatik gertu» dagoela. Azken 48 orduan, Israelgo militarrek Gazako erdialdean argi markatutako Elikagaien Munduko Programaren laguntza-kamioi bati eraso diote, baita elikagaiak banatzeko gune ezagun bati ere.

Gainera, Israelek laguntza hori emateko segurtasuna bermatzen zuten pertsonak nahita desagerrarazteak ordena publikoa kolapsatzea eragin du, eta, ondorioz, erasoak areagotu dira, hala nola atzo sei erregai zisterna-kamioik jasan zutena. Horrek krisia areagotu du, eta oraindik martxan dauden ospitale bakanek erregairik ez izatea eragin du.

Bitartean, su-etenaren inguruko elkarrizketek ez dute zehaztasun handirik ematen. Bitartekari gisa diharduen Qatarrek adierazi zuen «bilera teknikoak» egiten ari direla, baina ez elkarrizketa garrantzitsuak. Israelgo aliatu nagusiak ere negoziazioetan eragiteko pausoak ematen ari dira. Gal Hirsch, Gazan dauden bahituen arazoetarako arduradun israeldarra, AEBk, Britainia Handiak, Kanadak, Alemaniak eta Austriak igorritako ordezkariekin elkartu zen eta gaur jarraituko dute. Herrialde horiek dira 15 hilabeteotan, edozein balio humanitarioren gainetik, Israelen interesak lehenetsi dituztenak.

Bestetik, Hamasek su-etenaren lehen fasea askatzeko, 34 bahituen zerrenda eman zuen, baina Israelek eskaera gehiago egin eta bizirik zeintzuk dauden zehaztea nahi du.

Hamasek azken urteetan Israelekiko negoziazioan izandako eskarmentuaren ondoren, «eskubideak lortzeko bide bakarra konfrontazioa» dela adierazi zuen, azpimarratuz «etsaia Gazako zerrendatik erretiratzea» lortzeko erabakitasuna, nazioarteko laguntza eta berreraikuntza «Israelen baldintzak gabe» iritsi behar direla.

Gazan preso hartutakoen senideek ere Israelgo Gobernuaren aurkako aldarria egin dute. Horietatik 112k Israelgo Auzitegi Nagusiari agindu bat eskatu zioten, askapena ziurtatzera behartzeko, baita gerra gelditu eta Gazatik erretiratu behar badu ere, askatasunaren truke. Israelgo oinarrizko legeak urratzea leporatzen diote Gobernuari, presoak 459 egunez abandonatuz, bizitzarako, osotasun fisikorako eta giza duintasunerako eskubide konstituzionalak urratuz.



Otros tres muertos y ataques de colonos en Cisjordania

El Ejército israelí mató a dos palestinos, uno de ellos de 18 años, e hirió a otros cinco de gravedad en el norte de Cisjordania, donde Israel lleva a cabo una operación de castigo paralela a la de Gaza. El ataque de la aviación israelí fue parte de una incursión en la ciudad de Tammoun, donde además varias personas fueron detenidas. Los soldados se llevaron el cuerpo de uno de los fallecidos. En Talouza, cerca de Nablus, mató a otro palestino a tiros frente a su casa.

Además, colonos israelíes continuaron durante la noche los ataques a aldeas palestinas en respuesta a la muerte el lunes de tres israelíes en un atentado. Los ocupantes quemaron coches y propiedades ante la pasividad de los militares israelíes, según denunciaron las autoridades palestinas, que censuraron las declaraciones provocativas de varios políticos israelíes sugiriendo que el norte de Cisjordania debería ser arrasado y vaciado de su población como el norte de Gaza. GARA