Urtzi URRUTIKOETXEA
«STORMY DANIELS AUZIA»

Trump, zigorrik gabe kondenatu dute ezkutuko ordainketengatik

Edozein gaizkilek nahiko lukeen sententzia izan zuen atzo Donald Trumpek: kargu guztietan errudun izanda ere, zigorrik gabeko epaia jaso zuen. Juan Merchan kasuko epaileak aurrez iragarri zuen egoera honetan -bederatzi egun barru izango da presidente- ezinezkoa zela inongo espetxe, isun edo bestelako zigorrik ezartzea. Baina kondenatutako gaizkile gisa sartuko da Etxe Zurira Trump.

(Gina M. RANDAZZO | ZUMA PRESS)