KLIK
Txotx garaian arduratsu jokatzeko deia

Sagardotegi ugari izateagatik sona handiena duten bi herriek, Hernanik eta Astigarragak, bisitariak tropelean erakartzen dituzte txotx garaian. Ekonomikoki eta kulturalki ekarpen handia egiten die horrek herrioi, baina arazoak ere eragiten ditu bertako kaleetan. Hori dela eta, bi udalek herriak zaintzeko deia egiten duen kanpaina abiatu zuten atzo. Aurtengo mezuak «etxera ongietorria ematen dizun norbaitek egina» dirudi, eta arduratsu izatera deitzen du. Sagardogileen Elkarteak ere bat egin du kanpainarekin. Esan ohi den bezala, ondo pasa, baina pasatu gabe.

Eguneko gaiak
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Kultura
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Kultura
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Eguneko gaiak