Bilbao Basket, lidergoa berreskuratu nahian

FIBA Europe Cup txapelketako multzo faseko azken jardunaldia hemen da. Surne Bilbao Basketek final-laurdenetarako sailkapena poltsikoan du jada, baina aurreko astean Choleten aurka galdutako -aurtengo porrot bakarra, hain zuzen ere- lidergoa berreskuratzeko bidaiatu du gaur, Le Portelen kantxan jokatzeko (20.00, ETB4).
Jaume Ponsarnau prestatzaileak atzo hedabideen aurrean egindako agerraldian azpimarratu zuen bere taldea ez dela erotuko lehen postua lortzeagatik, baina egia da beti dela hobeto lider amaitzea, hurrengo kanporaketan kantxa faktorea alde izateko, eta zergatik ez esan, aurkaria maila baxuagokoa izan daitekeelako.
Gauzak hala, lehen postuan amaitzeko Bilbao Basketek egin beharrekoak hauek dira: irabazi eta Choletekin duen average orokorreko 19 puntuko desabantailari buelta eman, edo irabazi eta Choleten porrotaren zain egon.
Aurreko astean Frantziako Ligako liderra den taldearen aurka 82-75 galtzeak ez dio mesede egin talde bizkaitarrari. Miribillan puntu alde berarekin irabazi zuten Ponsarnauren gizonek (95-88). Average orokorrari dagokionez, Choletek +47 du eta alde handiagatik irabazten dio Bilbao Basketi (+29). Alde hori dator Choletek Le Porteli 60-92 irabaztetik.
Beste faktore bat du kontra talde bizkaitarrak. Izan ere, Choletek bihar jokatuko du bere neurketa, dagoeneko kanporatuta dagoen Dinamo Sassariren kontra; beraz, jakingo du Bilbao Basketen emaitza lehenagotik eta presioa ezberdina izan liteke.
«PARTIDA ON BAT»
Gauzak hala, bilbotarrak garaipena lortzeko helburuarekin abiatu dira. Eta motibazioa %100ekoa izango da. Are gehiago, ACB Ligan Lleidari 91-75 irabaztetik datozenean. Horrek arnasa pixka bat ematen dio eta jokalariak moralki goraino egongo dira.
«Irabazteko aukerak sortzen badira, ongietorriak izango dira, baina partida on bat egiten zentratu behar gara», adierazi zuen Ponsarnau Estatu frantsesera abiatu baino lehen.

El sindicato ALMA se solidariza con el guionista de «Allí abajo»

«Gure burua defendatzeko erabakimena zigortu nahi dute»

Bilbo, Donostia, Iruñea, Lekaroz... los vídeos inéditos de la Guerra del 36

Roto el orden, Andoni deja paso a la ambición de Aitor
