«Hala bazan»
Oharturik nire haurrak zein prestuki egoten ziren, lorietan, choratuak, ichtorio aditzen, etcheko neskatoek kontatzen ziozkatelarik, gogoatu zitzaidan behar nituela ichtoria zahar horiek, eskribuz eman beldurrez eta ahantz». Aitzinsolasean, Mayi Ariztiak horrela arrazoitzen zuen ‘‘Amattoren uzta’’ kontu zaharren bildumaren beharra. Ondoren azalpen oso interesgarriak emango dizkigu; noren ahotik jaso zituen ipuinak eta, batez ere, noiz eta nola kontatzen zituzten ipuin horiek. «Jakin nuen (…) Josepe hura ichtorio erraile gaitza, aipatua zela. Ibilarazten zuten, etchez etche, arto churitzetan(…). Alaber eramanarazten zuten, etchetan Eguerriko bespera arratsean, gau erdiko Meza bitartean, ichtorio erraten haritzeko».
Istorioen altxor hori gal ez zedin, bi egunez ekarri zuen etxera Josepe artzain hura eta haren jakituria bildu, ondorengo euskaldunek ezagut zezaten. Ahozkotasunaren memoria narratiboa gure izatearen eraikitzaile bat izan da; eta horren ezagutzak badu garrantzi itzela egungo eredu narratibo globalen aurrean. NAIZ irratiaren ‘‘Hala bazan’’ egitasmoak bere alea jartzen du bidean. 40 ipuin tradiziotik ekarriak egungo sei kontalariren ahotan. Mayi Ariztiak idatzi zuen bezala: «Zer horen gochoak iragan ditudan harekin!». Hala izan bedi istorio zaharberritu hauekin ere.

El sindicato ALMA se solidariza con el guionista de «Allí abajo»

«Gure burua defendatzeko erabakimena zigortu nahi dute»

Bilbo, Donostia, Iruñea, Lekaroz... los vídeos inéditos de la Guerra del 36

Roto el orden, Andoni deja paso a la ambición de Aitor
