Punttu bat mapan
Handia da Groenlandia eta, gainera, dagokiona baino dezente handiagoa irudikatzen dute mapetan normalean darabiltzagun proiekzioek. Horregatik-edo, guztiok «ulertzen» dugu Trump administrazioak hura erosteko edo arpilatzeko azaldu duen grina. Horrenbesteko mokaduan izango du okelaren bat inperialismo zaharberrituak.
Bada horren ifrentzua ere: mapetan punttu bat baino ez dena -agertzen denean-, Indiako ozeanoaren erdi-erdian. Chagos uhartedia deritzo mapetan, baina izatez, uharte bakarrean du biztanleria eta giza jarduera, Diego Garcia irlan.
Mapetan apenas ageri den punttu galdu horrek, haatik, Groenlandiak adinako grina pizten duela esan daiteke oraintxe bertan Trump administrazioan. Hori bai, isilka-misilka. Auzian «pagaburua» litzatekeen herrialde europarra Erresuma Batua delako, beharbada. Edo ahaleginaren aurrean belarriak tentetu dituzten ingurukoak (India, Pakistan, Indonesia, Saudi Arabia eta, batez ere, Txina) bestelakoak direlako. Batek daki. Kontua da AEBk Asia hegoaldean eta Hego hemisferioan duen base militar garrantzitsuena dela Diego Garcia, ospe makurra lortu duena War on Terror-aren baitako jardueren kontura; baina, batez ere, kokapen ezin estrategikoagoan dagoena: Afrika ekialdetik, Indonesiako uharte eta itsasarteetatik, eta Bab el-Mandeb eta Ormuzetik distantzia bertsura. Ekuatoretik gradu bakan batzuetara. Eta horregatik, 1960ko hamarkadan, Erresuma Batuko gobernuek -laboristek nahiz toryek- Chagos uhartedia «erosi» (Trumpek ez du ezer asmatu), bertakoak deportatuz jendez hustu (ez dadila DJT enteratu), eta Diego Garcia AEBri «oparitu» zioten, beste mesede batzuen truke.
50 urteko oinaze eta kalbario juridikoaren ondoren bertakoen oinordekoen eskubidea aitortu eta uhartediaren subiranotasuna Mauriziori esleitu zaionean, ordea, Trumpek erabaki du bera ez dela apopilo izateko jaio. Eta Chagosen ere nagusi eta jabe izan behar duela. Horrelako lekuak ez dira nonahi aurkitzen...
Adi zer egiten duen Starmer jaunak.

El sindicato ALMA se solidariza con el guionista de «Allí abajo»

«Gure burua defendatzeko erabakimena zigortu nahi dute»

Bilbo, Donostia, Iruñea, Lekaroz... los vídeos inéditos de la Guerra del 36

Roto el orden, Andoni deja paso a la ambición de Aitor
