Haurreskolak Partzuergoak eta LABek lan hitzarmen berria sinatu dute
Haurreskolak Partzuergo Publikoak eta alor horretan gehiengoa duen LABek lan hitzarmen berria sinatu dute. 2026ko abenduaren 31ra arteko iraupena izango du eta indarrean jarraituko du, berri bat izenpetu arte, sindikatuak atzo adierazi zuenez. Horrenbestez, bai LABek bai Steilasek bertan behera utzi dituzte biharko eta etzirako deituriko grebak.
Ohar batean azaldu zuen «osotasunean» berritu dutela lan hitzarmena, hamasei urteren ondoren eta azken urteetan «hamaika greba eta mobilizazio burutu ostean». «Borrokak merezi duela baieztatu dugu berriz ere», nabarmendu zuen.
JASOTAKO ADOSTASUNAK
Hitzarmenak, besteak beste, urteko lanaldian 100 orduko jaitsiera jasotzen du, «lan zama arintzeko zenbait neurrirekin batera». Hala, ikasturtean 6 jai egun gehiago izango dituzte 2025-2026 ikasturtetik aurrera; kudeaketa alorreko langileen soldatak administrazio orokorrekoekin parekatuko dira, «osagarriak eguneratu eta gizarte funtsa eta formakuntza funtsak lortu ditugu». Aseguruen primak igo eta «lana eta bizitza uztargarri egiteko» hainbat lizentzia eta baimen berri ere jasotzen ditu. Lan osasunean hobekuntzak, berdintasun protokoloak eta formakuntzan hobekuntzak ere jasoak izan dira, LAB sindikatuaren arabera.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
